Maider LETURIAGA ANGOITIA
Hurrengo hilabeteetan BEZak izango duen igoera ere atzemango dute aurten Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko kanpuseko kiroldegia erabiltzen duten ikasle eta
bezeroek. Izan ere, zergak %8tik %21erako igoera izango duela nabarmendu du
kiroldegiko harreragilea den Unai Ormaetxea. Nahiz eta, bezeroengan oraindik
eraginik antzeman ez duen "ikusteko asko" dagoela adierazi du Ormaetxeak.
"Ikasleengan ez dakit, baina arratsaldeetan kanpotik etortzen diren
bezeroek nabarmen igarriko dute prezioen igoera" izan dira Ormaetxearen
hitzak.

Hala ere, zenbat ikasle kexu agertu dira kiroldegiko kuotaren igoera dela
eta. “Ez da soilik kiroldegiko prezioen igoera izango – adierazi du Peio
Arrizabalaga Geologiako ikasleak – honaino etortzeko autobusen prezio altua ere
kontuan hartu behar da”. Ikasle asko suminduta agertu dira; “ekonomia jasaten
ari den zerga igoerak eragin zuzena du gizarte osoan; autobusetan eta
kiroldegietan izan bada ere, laster nabarituko dugu matrikuletan ere igoera”
esan du Leire Ruiz Arte Ederretako ikasleak.