Blog hau 2012ko irailaren 11an
sortu dugu eta EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzia ikasle batzuk gara
(Maider Leturiaga, Liher Larrañaga, Erik Lejardi eta Gorka Lopez).
Hemen landuko dugun gaia gizartea izango da. Hurrengo
hilabeteetan zehar gizartean gertatzen diren gora-behera eta tira-birak
idatziko ditugu, egunerokotasuna islatuz. Blog hau kide ezberdinez
osaturik dagoenez, ikuspuntu ezberdinak jasotzeko aukera ere eskeiniko
dizuegu. Era berean, zuen iritziak jasotzeko ere prest izango gara.
Hurrengora arte!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario