2012/09/18

Behin behineko aparkaleku bi jarri dituzten arren, Leioako Kanpuseko lanek istiluak sortzen dituzte sarrerako biribilgunean


Erik LEJARDI OLABARRIA

Aparkaleku berriaren lanak direla eta hainbat arazo sortu dira kurtsoaren lehen egun hauetan Leioako Kanpusean. EHUko errektoretzak aurreko urteko aparkalekuan lanak direla eta beste behin behineko bi aparkaleku jarri ditu autoz Kanpusera doazenentzat: bat atletismoko pista barruan, eta bestea Arte Ederren Fakultate atzean.

Garraio publikoa erabiltzea ere gomendatzen da, hain zuzen autoen gehiegizko presentzia ekiditeko. Bi aparkaleku hauetatik batek hainbat arazo eman ditu kurtso hasierako egun hauetan, atletismoko pistak hain zuzen ere.

Aparkaleku honen kokalekuaren ondorioz sortu dira arazo handienak. Hau Kanpusaren kanpoaldean dago kokatuta, errepidearen bestaldean, eta Kanpusera sartzeko errepidea pasatzean hainbat istilu sortzen dira. Badago bertan dagoen borobila zeharkatzeko zeharbide bat eginda zubi baten bidez, baina ikasleek ez dute hau erabiltzen, eta ondorioz errepidea zeharkatzean hainbat arrisku hartzen dituzte. Hau saihestu eta ikasleak kontzientziatzeko errektoretzatik ikasleen web postara mezu bat bidali dute, hau erabiltzea gomendatuz.
Arazo hauek gehiago larritzen dute lehendik Leioako Kanpusean aparkatzeko zegoen egoera. Hainbat gidarik debekatuta dauden lekuetan aparkatzen dute autoa. Guzti hau gertuago aparkatzeko edota presaka dabiltzalako egiten dute, eta ondorioz ez dute aintzat hartzen zergatik dagoen debekatuta. Ondorioz errektoretzak benetan beharrezko den kasutan gruari deitzea erabaki du. Kasu hauetatik aparte, paperezko oharrak jartzen hasi dira gaizki aparkatuta dauden autoetan. Bertan ohartzen zaie ezin dela bertan aparkatu eta badirela lehen aipatutako bi behin behineko aparkalekuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario