Liher LARRAÑAGA
GABIRIA
2011ko urriaren
30ean hasi zen Bizkaiko garraio publikoetarako “Barik” izeneko txartelaren
froga epea irailaren 30ean itxiko da. Cotrabi-ko (Consorcio de Transportes de
Bizkaia) lehendakaria den Mikel Torresek esan duenez, 2013ko urtarrilaren 1etik
aurrera Barik eta noizbehinkako txartelak izango dira garraio publikoa
erabiltzeko abonu bakarrak.
Barik txartela abian jarri zenetik 40.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu, izan ere, kontakturik gabeko teknologia duen txartel honek Metro Bilbao, Euskotran, Bilbobus, Euskotren, Renfe, Bizkaibus eta beste hainbat garraiobidetarako balio du.

Bi Barik
mota daude: anonimoa eta pertsonalizatua. Txartel honek eskaintzen dituen
abantailen artean azkartasuna eta erabiltzeko erraztasuna daude, era berean
eroso egiten dutelarik. Gainera, txartela bankuetan zein kioskoetan kargatu daiteke,
3€ eta 90€rainoko tartean. Beraz, erabiltzaileek kantitate handiak txertatu
ahal izango dituzte.
Hala ere, badira desabantaila batzuk. Maria Lopez EHUko ikaslearen esanetan, “orain ezin daiteke txartel berdina bi aldiz pasa, bakoitzak berea izan behar du”. Hala ere, txartel honi esker desabantaila baino abantaila gehiago ditu garraio publikoak, nahiz eta fase-pilotuan prezioekin arazoak izan diren.

Txartela
eskuratzeko, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua eta urritik aurrera 3€
(anonimoa) eta 5€ren truke (pertsonalizatua) eskuratu ahal izango da Barik
txartela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario