2012/09/18

Bizkaiko Kanpuseko kiroldegiko BEZ-a %8tik %21era igoko da urrian


Maider LETURIAGA ANGOITIA

Hurrengo hilabeteetan BEZak izango duen igoera ere atzemango dute aurten Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko kanpuseko kiroldegia erabiltzen duten ikasle eta bezeroek. Izan ere, zergak %8tik %21erako igoera izango duela nabarmendu du kiroldegiko harreragilea den Unai Ormaetxea. Nahiz eta, bezeroengan oraindik eraginik antzeman ez duen "ikusteko asko" dagoela adierazi du Ormaetxeak. "Ikasleengan ez dakit, baina arratsaldeetan kanpotik etortzen diren bezeroek nabarmen igarriko dute prezioen igoera" izan dira Ormaetxearen hitzak.


Izan ere, Bizkaiko Kanpusean kokatzen den kiroldegira milaka ikasle gerturatzen dira urtean zehar. Horrez gain, hainbat eskaintza ere ematen ditu kirol-zentroak. "Aurten ez dugu klase berririk, baina iazkoak eskaintzen jarraituko dugu" esan du Unai Ormaetxeak. Erabiltzaileen artean Indoor Zikloak eta Bodybump-ak dutela arrakastarik gehien gaineratu du kiroldegiko langileak; are gehiago, iaz atera zituzten Krossfit klaseak harrera "ezin hobea" izaten ari direla bezeroen artean. Horregatik, kirol saio eskaintza izaten ari den "arrakasta" dela eta, Ormaetxeak espero du urrian izango den BEZ igoerak ez duela "bat-bateko" eraginik izango bezeroen artean. 

Hala ere, zenbat ikasle kexu agertu dira kiroldegiko kuotaren igoera dela eta. “Ez da soilik kiroldegiko prezioen igoera izango – adierazi du Peio Arrizabalaga Geologiako ikasleak – honaino etortzeko autobusen prezio altua ere kontuan hartu behar da”. Ikasle asko suminduta agertu dira; “ekonomia jasaten ari den zerga igoerak eragin zuzena du gizarte osoan; autobusetan eta kiroldegietan izan bada ere, laster nabarituko dugu matrikuletan ere igoera” esan du Leire Ruiz Arte Ederretako ikasleak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario