2012/10/01

Irailaren 26ko Greba Orokorra "arrakastatsutzat" baloratu dute sindikatu eta parte-hartzaileek

 Maider LETURIAGA


Krisia hasi zenetik bosgarren geldialdi orokorrerako deia luzatu zuten ELA, LAB, STEE-EILAS, ESKE, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuetako kideek joan den asteazkenean. Egunean zehar murrizketen aurkako eta langileen eskubideen aldeko zenbait manifestazio zein ekitaldi burutu zituzten Euskal Herriko kapital zein herrietan ere. Antolatzaileek azken greba orokor hau erabat "arrakastatsutzat" baloratu zuten Euskal Herriko sektoreetan izan zuen oihartzuna ikusita.

Antolatzaileen arabera, goizean goizetik sektore industrialeko enpresen %56a zegoen geldirik. Bertoko enpresa handien artean Indar, CAF eta GKN izan ziren lehen orduetatik greban bildu zirenak hainbaten artean; baita Orkli, Irizar eta Fagor kooperatik tartean, besteak beste. Beste sektoreetan ere parte-hartze handiarekin jarraitu zuten greba orokorra.

Irakaskuntza arloan, grebak %75eko jarraipena izan zuen zentro publikoetan, eta %85ekoa haurreskoletan sindikatuen arabera. Euskal Herriko Ikastolei dagokienez gehiengoak itxi zituzten beraien ateak, eta Unibertsitateek %10era jetsi zituen bere zerbitzuak. Beste zenbait sektoretan,- Osakidetzan edo eta garraio publikoetan, esaterako-, zerbitzu minimoak eskaini zituzten egunean zehar. Sindikatuek, orokorrean, oso "eraginkortzat" jo dute zerbitzuek izan zuten jarraipena.
Mobilizazioei dagokienez, hiriburuetan deituriko manifestazioan milaka langile bildu ziren; baita sindikatuetako buruak ere "EH murrizketarik ez. Lan eta giza eskubideengatik" pankartarekin lelopean. Besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABekoa eta Josu Balmaseda ESK sindikatukoak hartu zuten parten Bilboko manifestazioan.


Eguerdiko manifestazioa Iruñean

Istiluak hiriburuetan 

Iruñea eta Bilboko kaleetan, ordea, martxek ez zuten lasaitasuna gorde uneoro. Bi hiriburuetan Ertzaintza zein Polizia oldartu eta istiluen aurkako materialekin esku hartu baitzuten milaka jenderen aurrean. Gomazko pilotakin eta kolpeekin erasotuak izan ziren manifestaziora gerturatu ziren zenbait herritar. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, guztira 19 zauritu eta 19 auziperatu zituzten egunean zehar.
 

LABek aditzera eman duenez, Greba Orokorrean polizien indarkeria eta eskubide urraketak pairatutako herritarrek mobilizazioak eta salaketa judizialak jarriko dituztela iragarri dute. Lehenengo mobilizazioa urriaren 12rako deitu dute "Barcina-Morras-Alba dimisión! Utzi bakean langileria! Gastos policiales para escuela y hospitales" lelopean 12:00etan Iruñeako Vinculo Plazatik abiatuta.


Iruñeako kaleetan polizien erasoa manifestazioan zeuden herritarren aurka

No hay comentarios:

Publicar un comentario