Eguraldi txarra aurreikusita egon arren, aurten Zizur Txikian egingo den Nafarroa Oinezeko antolatzaileek dena prest dute. Festa eguna normaltasunez ospa dadin, hainbat neurri hartu ditu 2012ko Nafarroa Oinezeko antolatzaile den San Fermin Ikastolak. Aurreikuspenen artean lanak bikoiztu eta lau karpa berri jarri dituzte eta aparlaleku gune berriak antolatu dituzte. Gaur ospatutako koordinazio batzarrean antolatzaileek adierazi dutenez “jaialdia normaltasun osoz ospatuko da”.
Jaialdian ateratako irabaziekin, bigarren
hezkuntzako zentrua handitzea du helburu ikastolak. 1.800 bolondres inguru ari
dira jai hau behar bezala ateratzeko lanak aurrera eramaten. Guztira 5 gune
egongo dira Zizur Txikia eta Zizur Handia lotuko dituen ibilbidean.
Jarriko dituzten lau karpa berriez gain, beste bi estalgune egongo dira. Aparkalekuak berrantolatu dituzten arren, “Nafarroa Oinezera etortzeko garraio publikoa erabiltzea” eskatu dute antolatzaileek. Iruñerrian garraio publikoan zerbitzu bereziak egongo dira eta 9etatik 21etara errefortsuak egongo direla aurreikusi da.
“Esfortzu handiak egin dira jaialdia ondo atera
dadin eta jende asko ari da lanean” esan dute antolatzaileek. Hortaz, jendea
animatu nahi izan dute.
Beste alde batetik, Nafarroako Gurutze Gorriak parte hartuko du beste behin ere Nafarroa Oinezeko
segurtasuna bermatzeko. Osasun arreta eta urgentzia lanetan arituko da bost
guneetan banatuta. Aurten, 35 bolondresek osatutako taldea izango da Zizurren.
Sei anbulantzia, sendagile postua eta bestelako zerbitzuak antolatu dituzte.
Egunean zehar, Gurutze Gorriak-ek umeak ez galtzeko
10.000 pultsera banatuko ditu, galduz gero senideekin bat egiteko lana
errazteko asmoz.
Gurutze Gorriak adierazi duenez, Tafallan ospatu zen
2011ko Nafarroa Oinezen 133 arreta- kasu eta larrialdi- zentruetara 5
lekualdatze egin ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario