2012/10/01

“Kongresua inguratu” lelopean eginiko hirugarren kontzentrazioa istiluetan amaitu da berriro ere

 Liher LARRAÑAGA GABIRIA

25-S koordinadorak “Kongresua inguratu” lelopean deituriko hirugarren eguna istilu eta desalojoetan amaitu da berriz. Arratsaldea lasai igaro arren, eguneko azken orduetan Madrilgo Neptuno plaza desalojatu du poliziak, istiluka. Dena den, astearteko istiluak baino txikiagoak izan ziren azken hauek.


Gaueko 23:30ak inguruan amaitutzat eman zuten Espainiako Gobernuaren egoera salatzeko, benetako demokrazia ezartzeko eta sistema politiko berria eraikitzeko deitutako kontzentrazioa. Ordu horretatik aurrera polizia plazan gelditu zirenen aurkako kargak egiten hasi zen, ondorenetorriko zen desalojoarekin. Istiluak hiriko kaleetara hedatu ziren.

Milaka lagun bildu ziren Kongresuaren inguruan. Guztira 2 atxilotu eta 12 zauritu utzi zituzten larunbateko iskanbilek, zaurituetako bat polizia da. Asteartean 35 lagun izan ziren atxilotuak eta 64 zaurituak; azteazkenean, aldiz, 3 atxilotu egon ziren.

25-S koordinadorako kideen arabera “poliziak egun hauetan erabili duen indarkeria gehiegizkoa izan da”. “Kontzentrazio pazifistak” izan direla azpimarratu dute behin eta berriz. Aldi berean, Mariano Raxoik aldarrikatzen ez diren herritar gehiengoei errekonozimendua egin die. Honen esanetan “gehiengo hori lanean ari da, ahal duenak duen onena ematen, helburu nazionala den krisialditik ateratzeko”.

Alemanian eta Portugalen ere milaka herritar kalera atera dira murrizketen aurka protesta egitera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario