Leioako Kanpusean
eraikitzen ari diren neutroien iturriaren lanak bertan bera utzi du 2013ra arte estatu
espainoleko exekutiboak, eta hasierako proiektuaren zati handi bat ezeztatua
gera daiteke. ESS-Bilbao-ko errektoretzak, aurreko Gobernu espainolarekin egin
zuen tratua ESS (European Spallation Source) deritzonaren parte bat Leioako kanpusean
eraikitzeko. Hau egitean Leioa nolabaiteko kandidatu bilakatzen zen
proiektuaren zati bat ez ezik, proiektu osoa bertan sortzeko.Hau 2009an erabaki
behar zen.
Leioak aukerak bazituen
ere ez zuen garaipenik lortu. Ondorioz, soilik zati bat eraikitzeko aukera
zeukaten Leioan. Estatu osoko 60 zientzialari garrantzitsuenak fisika
aurreratuan bertan bilduta dauden arren eta jadanik 20 milioi euro inbertitu
arren, gaur egungo egoera ez da duela pare bat urtekoa 180 milioi euroko
proiektuarentzat. 2013ra arte lanak geldirik egongo dira, goi kontzejuak eta
errektoretzak erabaki bat hartu arte.
Errektoretza hori hain
zuzen euskal gobernuko partaidez osatuta dago; orain euskal hauteskundeak
direnez bere karguak utzi beharra izan dute kanpaina sasoia delako. Espainiako
gobernuak botere hutsune hau aprobetxa dezake proiektuaren berrantolaketa
egiteko eta lehengo proiektuak sortu dituen arazoak konpondu, beste proiektu
berri bat sinatuz Europako Neutroien Iturriaren goi karguekin, lehengo
proiektuaren aldean txikiago izango litzatekeena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario