Gorka LOPEZ ARANTZAMENDI
Sestaoko igeriketa eta waterpolo klubak iragarki estiloko
bideoa hautatu du kide berriak erakartzeko. Waterpolo taldeko entrenatzaile den
Eduardo Hurtadok adierazi duenez mezua da Mi
primera vez bideoa berritzaile egiten duena: “talde askok egin dute
promozio bideoren bat, baina beti enfokatzen da atletak sortu eta markak
hausteko gaitasunera, honetan talde lana eta esperientzia aldarrikatzen dira”.
Horrez gain, bideoaren helburuak bete direla ere gehitu du Hurtadok: “klubaren
etapa berria ezagutaraztea, haren kirol proiektu berria islatzea, eta estatu
mailan presentzia handitzea lortu da, ekintzaren xede nagusia osatuz”.
Bideoaren aurkezpena duela bi aste egin zuten arren,
harekin lotura duen komunikazio proiektu handiagoa hasi besterik ez dela egin
azaldu du entrenatzaileak. “Klubaren izaera aldatu nahi da, kirol entitate
hutsa izatetik heziketa barneratzaile, sozial eta emozionala sustatuz; eta
horrela Euskal Herri zein estatu mailan erreferente bilakatuz” adierazi du valladolidtarrak.
Hori posible egiteko, sare sozialetako presentzia handitu, ekipamendua
berriztu, eta klubaren izaera indartzeari ekin diote. “Proiektu hau eskola
ezberdinetan bideoaren bitartez aurkezteko asmoa ere badaukagu” esan du Eduardo
Hurtadok.
Hurtado izan zen hain zuzen bideoaren ideia izan zuena. “Hasiera
batean jendeak zalantzak izan zituen, baina taldeari ekarriko zizkion onurak
kontuan harturik errez onartu zuten” gehitu du entrenatzaileak. Klubak argi
izan zuen hasieratik itxura profesionaldun bideo bat nahi zuela, hortaz Mikel
Rueda zine zuzendariarekin elkar lanean aritu ziren proiektua gauzatzeko. “Berari
ere baliagarria zitzaion zerbait egitea zen ideia, baliabide gutxirekin baina emaitza
onduna” adierazi du Hurtadok. Planteamenduari egokia deritzo klubaren idazkari
den Beñat Lopezek: “Krisi garaia dela eta taldekide batzuk jokatzen uztekotan
ere egon direla kontuan harturik, aproposa da ezer garestitu gabe kluba
ezagutaraztea”.
“Vimeo, Youtube eta
Facebook moduko teknologia berriek
doako hedapen paregabea egiteko aukera eskaintze dute” azaldu du waterpolo jokalaria
den Iban Lantxok. Klubaren sare sozial profiletan izandako presentziaz gain,
proiektua bere kaxa ere zabaldu da. Izan ere, hainbat kirolari zein waterpolo
iruzkingile profesionalek beren profiletan eskegitzeari ekin diote. Gainera,
gehienetan beraien originaltasuna azpimarratu dutela eta poztu da Hurtado.
Horrez gain, ahoz ahozko hedapena ere nabaria izan da. “Lagun gehienek Tuentin ikusi dute, eta harrera indartsua
egin diote” adierazi du Asier Altuna taldekideak. Kluba existitzen zenik ez
zekitenek ere gustuko izan dutela gehitu du Lantxok. Bide batez, urtero gauza
berriren bat aurkeztea “polita”
litzatekeela adierazi du Hurtadok, elkarlanetik jaioa, klubaren onerako eta
kanpoaldean arreta bereganatzen duena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario