2012/12/21
Eko- arkitektura
http://gelmkapuko31.wix.com/ekoarkitektura abian da arkitektura ekologikoaren inguruko webgune interesgarria.
2012/12/10
2012/11/11
2012/11/10
Mikel Laboa Dipitya
div class="dipity_embed" style="width:600px">
Mikel Laboa on Dipity.
Liher Larrañaga eta Erik Lejardi
2012/10/24
Hurrengo igandean neguko ordutegia jartzeko erlojuak ordu bete atzeratuko dira
Erik LEJARDI OLABARRIA
Urtero legez 1981tik urriko azken igande honetan erlojuek ordu bat atzera egingo dute, goizeko hiruretan ordu biak izango dira. Honek esan nahi du ordu bete gehiago izango duela igandeak. Orain normaltzat hartzen den arren, udako eta neguko ordutegien aldaketa hau ez da beti gaur egun ezagutzen den bezalakoa izan. Energiaren aurrezpenaz gain, gizakien eguneroko bizitzan eragina duela aspaldi frogatua izan da.

Ordu aldaketaren ideia edo ezagutza
bazegoen jadanik XX. mende hasieran, baina ez zen leku guztietan egun berdinean
eta ordu berdinean egiten. Adibidez, Gerra Zibil garaian Espainian ordu
aldaketak bandoaren arabera egiten ziren, hau da, Nazionalek eta
Errepublikarrek ez zuten sistema berbera erabiltzen. Baina gaur egun ezagutzen
den moduan, ez zen egin 1974ra arte. Urte honetan hainbat estatuk, Petrolioaren
krisia zela eta, eguzkiaren energia gehiago aprobetxatzea erabaki zuten, eta
honen efektua nolabait gehitzeko ordutegia aldatzea erabaki zuten, horrela
eguzki ordu gehiago izanez.
Urte honetan lehen aldiz egin zen
arren, zazpi urte geroago legeztatu ziren ordu aldaketaren neurriak Europar
Batasun osorako. 1981etik aurrera, legez eta Europar Batasuneko estatu guztiek
martxoaren azken igandean aurreratu egin behar dituzte erlojuak eta urriaren
azken igandean atzeratu.

2012/10/21
Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikak 7 urte beteko ditu
Maider LETURIAGA ANGOITIA
"Haurrak ere gure egitarauan protagonismoa izatea nahi dugu - azpimarratu zuten asanblada kideek - horregatik, beraientzat ere egun berezia prestatu dgu antzerki eta txokolatadarekin". Bestalde, herriko musikari finenek ere urriaren 31ean euren talentua erakusteko aukera izango dute bertsio gabean; eta kantatzeko gogoz geratzen denak ere azaroaren 16an kantu afarira gerturatzeko parada ere izango du.

Kontzertuei dagokienez, honako
talde hauek etorriko dira Amets Fabrikara, hurrenez hurren; Andoaingo InorenEro Ni post rock taldea eta Orioko Can't Explain taldea. Loretxu eta Fan &
Go berbena taldeak; Criatura, Necesidad de Luchar, Bar Remigio eta BAF talde
punk-hardcoreak; ElektroGaua festan zenbait DJ; Action Beat ingelesak eta
Colin.L amerikarra, besteak beste.
Datorren urriaren 31ean ZarauzkoPutzuzulo Amets Fabrikak bere zazpigarren urteurrena ospatuko. Hori dela eta,
Xakela Gaztetxe Asanbladak egitarau zabala eskainiko dio herriari azaroko hilabete
osoan zehar. Aurtengo lema garbi izan dute zein izango den bertako kideek:
"7 urte, 7 pekatu, 7 bizitza... eta eredu bakarra autogestioa".
Musika kontzertuak, bazkari herrikoiak, hitzaldiak, antzerkia eta beste zenbait
ekimen eskainiko dituzte; "gure helburua herrira zabaltzea da, herri
guztiari begira ekimen anitzak egitea" izan ziren Xakelako kideek
asanbladan esandako hitzak. Horregatik, era eta mota guztientzako ekintzak
ematen saiatuko direla berretsi zuten.
Puntu garrantzitsu bezela,
auzolanaren garrantzia azpimarratu zuten gaztetxeko antolatzaileek. Putzuzulo
okupatu zutenean izan zuten filosofia eta ereduari jarraituz, ezinbestekotzat
jo baitute auzokideen partehartzea. Honen harira, urriaren 27an Zarauzko
Poligono auzoko bolatokia deia luzatu die Xakela Gaztetxe Asanbladak.
Bestetik, zenbait ikastaro
egiteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek ere. Honela, azaroaren
13an "Olioa erregai" ikastaroa izango dute, eta azaroaren 15ean
sendabelarren inguruko ikastaroa. Jakiek ere izango dute bere protagonismoa
hilabetean zehar, honela hilabeteko lehen ostegunetarako duten ohiturei
jarraituz jantoki beganoa izango dute bertara hurbiltzen direnek, baita etxeko
zerbeza bereziak dastatzeko aukera ere. Ondoren, magia ikuskizuna eskainiko
zaie afari giroa misterioz betetzeko asmoz."Haurrak ere gure egitarauan protagonismoa izatea nahi dugu - azpimarratu zuten asanblada kideek - horregatik, beraientzat ere egun berezia prestatu dgu antzerki eta txokolatadarekin". Bestalde, herriko musikari finenek ere urriaren 31ean euren talentua erakusteko aukera izango dute bertsio gabean; eta kantatzeko gogoz geratzen denak ere azaroaren 16an kantu afarira gerturatzeko parada ere izango du.

Xakela Gaztetxe Asanbladako
kideek, herritarrei azaroan zehar bertara gerturatzeko gonbita egin die
herritarrei. "Eskaintza zabala ekarri dugu gurera, eta jende asko eta mota
askotakoa gerturatzea espero dugu" esan zuten asanbladan. Esan bezela,
urriaren 31ean hasiko den Putzuzulo Amets Fabrikaren zazpigarren urteurrenak azaroaren
25ean izango du bere amaiera.
Putzuzulo Gaztetxeko iazko urteurreneko irudiak
Sestaoko igeriketa eta waterpolo klubak bideo bat sortu du kide berriak erakartzeko
Gorka LOPEZ ARANTZAMENDI
Sestaoko igeriketa eta waterpolo klubak iragarki estiloko
bideoa hautatu du kide berriak erakartzeko. Waterpolo taldeko entrenatzaile den
Eduardo Hurtadok adierazi duenez mezua da Mi
primera vez bideoa berritzaile egiten duena: “talde askok egin dute
promozio bideoren bat, baina beti enfokatzen da atletak sortu eta markak
hausteko gaitasunera, honetan talde lana eta esperientzia aldarrikatzen dira”.
Horrez gain, bideoaren helburuak bete direla ere gehitu du Hurtadok: “klubaren
etapa berria ezagutaraztea, haren kirol proiektu berria islatzea, eta estatu
mailan presentzia handitzea lortu da, ekintzaren xede nagusia osatuz”.
Bideoaren aurkezpena duela bi aste egin zuten arren,
harekin lotura duen komunikazio proiektu handiagoa hasi besterik ez dela egin
azaldu du entrenatzaileak. “Klubaren izaera aldatu nahi da, kirol entitate
hutsa izatetik heziketa barneratzaile, sozial eta emozionala sustatuz; eta
horrela Euskal Herri zein estatu mailan erreferente bilakatuz” adierazi du valladolidtarrak.
Hori posible egiteko, sare sozialetako presentzia handitu, ekipamendua
berriztu, eta klubaren izaera indartzeari ekin diote. “Proiektu hau eskola
ezberdinetan bideoaren bitartez aurkezteko asmoa ere badaukagu” esan du Eduardo
Hurtadok.

“Vimeo, Youtube eta
Facebook moduko teknologia berriek
doako hedapen paregabea egiteko aukera eskaintze dute” azaldu du waterpolo jokalaria
den Iban Lantxok. Klubaren sare sozial profiletan izandako presentziaz gain,
proiektua bere kaxa ere zabaldu da. Izan ere, hainbat kirolari zein waterpolo
iruzkingile profesionalek beren profiletan eskegitzeari ekin diote. Gainera,
gehienetan beraien originaltasuna azpimarratu dutela eta poztu da Hurtado.
Horrez gain, ahoz ahozko hedapena ere nabaria izan da. “Lagun gehienek Tuentin ikusi dute, eta harrera indartsua
egin diote” adierazi du Asier Altuna taldekideak. Kluba existitzen zenik ez
zekitenek ere gustuko izan dutela gehitu du Lantxok. Bide batez, urtero gauza
berriren bat aurkeztea “polita”
litzatekeela adierazi du Hurtadok, elkarlanetik jaioa, klubaren onerako eta
kanpoaldean arreta bereganatzen duena.
2012/10/20
Bihar Zizur Txikian ospatuko den Nafarroa Oinezerako dena prest dute antolatzaileek
Liher LARRAÑAGA GABIRIA
Eguraldi txarra aurreikusita egon arren, aurten Zizur Txikian egingo den Nafarroa Oinezeko antolatzaileek dena prest dute. Festa eguna normaltasunez ospa dadin, hainbat neurri hartu ditu 2012ko Nafarroa Oinezeko antolatzaile den San Fermin Ikastolak. Aurreikuspenen artean lanak bikoiztu eta lau karpa berri jarri dituzte eta aparlaleku gune berriak antolatu dituzte. Gaur ospatutako koordinazio batzarrean antolatzaileek adierazi dutenez “jaialdia normaltasun osoz ospatuko da”.
Jarriko dituzten lau karpa berriez gain, beste bi estalgune egongo dira. Aparkalekuak berrantolatu dituzten arren, “Nafarroa Oinezera etortzeko garraio publikoa erabiltzea” eskatu dute antolatzaileek. Iruñerrian garraio publikoan zerbitzu bereziak egongo dira eta 9etatik 21etara errefortsuak egongo direla aurreikusi da.

Jaialdian ateratako irabaziekin, bigarren
hezkuntzako zentrua handitzea du helburu ikastolak. 1.800 bolondres inguru ari
dira jai hau behar bezala ateratzeko lanak aurrera eramaten. Guztira 5 gune
egongo dira Zizur Txikia eta Zizur Handia lotuko dituen ibilbidean.
Jarriko dituzten lau karpa berriez gain, beste bi estalgune egongo dira. Aparkalekuak berrantolatu dituzten arren, “Nafarroa Oinezera etortzeko garraio publikoa erabiltzea” eskatu dute antolatzaileek. Iruñerrian garraio publikoan zerbitzu bereziak egongo dira eta 9etatik 21etara errefortsuak egongo direla aurreikusi da.
“Esfortzu handiak egin dira jaialdia ondo atera
dadin eta jende asko ari da lanean” esan dute antolatzaileek. Hortaz, jendea
animatu nahi izan dute.
Beste alde batetik, Nafarroako Gurutze Gorriak parte hartuko du beste behin ere Nafarroa Oinezeko
segurtasuna bermatzeko. Osasun arreta eta urgentzia lanetan arituko da bost
guneetan banatuta. Aurten, 35 bolondresek osatutako taldea izango da Zizurren.
Sei anbulantzia, sendagile postua eta bestelako zerbitzuak antolatu dituzte.
Egunean zehar, Gurutze Gorriak-ek umeak ez galtzeko
10.000 pultsera banatuko ditu, galduz gero senideekin bat egiteko lana
errazteko asmoz.
Gurutze Gorriak adierazi duenez, Tafallan ospatu zen
2011ko Nafarroa Oinezen 133 arreta- kasu eta larrialdi- zentruetara 5
lekualdatze egin ziren.
2012/10/01
Leioako kanpuseko neutroien iturriaren lanak bertan behera geratu dira, 2013an erabakiko da proiektua bere osotasunean amaitu edo ez
Erik LEJARDI OLABARRIA
Leioako Kanpusean
eraikitzen ari diren neutroien iturriaren lanak bertan bera utzi du 2013ra arte estatu
espainoleko exekutiboak, eta hasierako proiektuaren zati handi bat ezeztatua
gera daiteke. ESS-Bilbao-ko errektoretzak, aurreko Gobernu espainolarekin egin
zuen tratua ESS (European Spallation Source) deritzonaren parte bat Leioako kanpusean
eraikitzeko. Hau egitean Leioa nolabaiteko kandidatu bilakatzen zen
proiektuaren zati bat ez ezik, proiektu osoa bertan sortzeko.Hau 2009an erabaki
behar zen.
Leioak aukerak bazituen
ere ez zuen garaipenik lortu. Ondorioz, soilik zati bat eraikitzeko aukera
zeukaten Leioan. Estatu osoko 60 zientzialari garrantzitsuenak fisika
aurreratuan bertan bilduta dauden arren eta jadanik 20 milioi euro inbertitu
arren, gaur egungo egoera ez da duela pare bat urtekoa 180 milioi euroko
proiektuarentzat. 2013ra arte lanak geldirik egongo dira, goi kontzejuak eta
errektoretzak erabaki bat hartu arte.
Errektoretza hori hain
zuzen euskal gobernuko partaidez osatuta dago; orain euskal hauteskundeak
direnez bere karguak utzi beharra izan dute kanpaina sasoia delako. Espainiako
gobernuak botere hutsune hau aprobetxa dezake proiektuaren berrantolaketa
egiteko eta lehengo proiektuak sortu dituen arazoak konpondu, beste proiektu
berri bat sinatuz Europako Neutroien Iturriaren goi karguekin, lehengo
proiektuaren aldean txikiago izango litzatekeena.
Santutxuko Uztaldi gaztetxea utzarazi du ertzaintzak
Gorka LOPEZ ARANTZAMENDI
Santutxuko Uztaldi gaztetxea utzarazi zuen ertzaintzak
pasadan ostiral goizean. 7:00ak aldera, heldu eta segituan, gaztetxearen
pertsiana adreiluz estaltzeari ekin zioten ertzainekin joandako langileek. Uztaldiko gazteak haserre zein sumindurik agertu ziren gertatu
denarekin. Izan ere, hamar urtez La Caixaren eskuetan, baina utzik
egondako lokalari erabilera eman ondoren, kalean utzi dituzte bideratzeke
zituzten proiektuak gauzatzeko tokirik gabe. Auzokideen artean ordea,
denetariko erreakzioak egon ziren.
“Ez ziguten
identifikatu gabe gaztetxe barruan zeuden gauzak biltzeko aukerarik eman, –
salatu zuen Uztaldin ohikoa zen Naia
Vivancok – eta argi dago datuok norberaren kontran erabil ditzaketela
etorkizunean”. Gauza horiek auzoarenak direla, eta ez identifikatu beharreko
norbanakoenak ere gehitu zuen Vivancok. Pertsiana estaltzeko lanek bi orduz
iraun zuten, eta Iñigo Manuel santutxuarrak adierazi zuenez egoera baketsua
baina tentsioz betea izan zen: “ertzainen jokabidea harroputza izan zen. Uztaldi aurrean zeuden gazteoi NINI deitzeaz gain, argazkiren bat atera
zutenei argazkiak ateratzeari ere ekin zioten”.
Vivancok azaldu zuenez, utzarazte aginduaren berri
irailaren bostean izan arren, ez zuten uste hain laster gauzatuko zenik. Hala
ere, Manuelen esanetan, protokoloa prest zegoen eta pertsiana estaltzearekin
batera 20:00etako manifestaldi bahimena eskatu zen. Horrez gain, 17:30etarako
Basarrate plazan asanblada informatibo deialdia ere egin zen. Manifestaldian
200 - 300 pertsona inguru bildu ziren. Bilboko auzo ezberdinetako jendea joan
zen horretara. Gertatutakoarekin, zein hainbat jabego pribaturekin ezadostasuna
adierazteko parte hartu zuela manifestaldian azaldu zuen Joseba Ugarte
moyuatarrak. “Gazte jendearen aisialdirako
alternatiba ona izateaz gain, jarrera konstruktiboa sustatu eta pijokerietatik
alde egiteko aproposak dira gaztetxeak” gehitu zuen Ugartek.
“Kongresua inguratu” lelopean eginiko hirugarren kontzentrazioa istiluetan amaitu da berriro ere
Liher LARRAÑAGA GABIRIA
Gaueko 23:30ak inguruan amaitutzat eman zuten Espainiako Gobernuaren egoera salatzeko, benetako demokrazia ezartzeko eta sistema politiko berria eraikitzeko deitutako kontzentrazioa. Ordu horretatik aurrera polizia plazan gelditu zirenen aurkako kargak egiten hasi zen, ondorenetorriko zen desalojoarekin. Istiluak hiriko kaleetara hedatu ziren.
Milaka lagun bildu ziren Kongresuaren inguruan. Guztira 2 atxilotu eta 12 zauritu utzi zituzten larunbateko iskanbilek, zaurituetako bat polizia da. Asteartean 35 lagun izan ziren atxilotuak eta 64 zaurituak; azteazkenean, aldiz, 3 atxilotu egon ziren.

25-S koordinadorako kideen arabera “poliziak egun hauetan erabili duen indarkeria gehiegizkoa izan da”. “Kontzentrazio pazifistak” izan direla azpimarratu dute behin eta berriz. Aldi berean, Mariano Raxoik aldarrikatzen ez diren herritar gehiengoei errekonozimendua egin die. Honen esanetan “gehiengo hori lanean ari da, ahal duenak duen onena ematen, helburu nazionala den krisialditik ateratzeko”.
Alemanian eta Portugalen ere milaka herritar kalera atera dira murrizketen aurka protesta egitera.
25-S koordinadorak “Kongresua inguratu” lelopean deituriko hirugarren eguna istilu eta desalojoetan amaitu da berriz. Arratsaldea lasai igaro arren, eguneko azken orduetan Madrilgo Neptuno plaza desalojatu du poliziak, istiluka. Dena den, astearteko istiluak baino txikiagoak izan ziren azken hauek.
Gaueko 23:30ak inguruan amaitutzat eman zuten Espainiako Gobernuaren egoera salatzeko, benetako demokrazia ezartzeko eta sistema politiko berria eraikitzeko deitutako kontzentrazioa. Ordu horretatik aurrera polizia plazan gelditu zirenen aurkako kargak egiten hasi zen, ondorenetorriko zen desalojoarekin. Istiluak hiriko kaleetara hedatu ziren.
Milaka lagun bildu ziren Kongresuaren inguruan. Guztira 2 atxilotu eta 12 zauritu utzi zituzten larunbateko iskanbilek, zaurituetako bat polizia da. Asteartean 35 lagun izan ziren atxilotuak eta 64 zaurituak; azteazkenean, aldiz, 3 atxilotu egon ziren.

25-S koordinadorako kideen arabera “poliziak egun hauetan erabili duen indarkeria gehiegizkoa izan da”. “Kontzentrazio pazifistak” izan direla azpimarratu dute behin eta berriz. Aldi berean, Mariano Raxoik aldarrikatzen ez diren herritar gehiengoei errekonozimendua egin die. Honen esanetan “gehiengo hori lanean ari da, ahal duenak duen onena ematen, helburu nazionala den krisialditik ateratzeko”.
Alemanian eta Portugalen ere milaka herritar kalera atera dira murrizketen aurka protesta egitera.
Irailaren 26ko Greba Orokorra "arrakastatsutzat" baloratu dute sindikatu eta parte-hartzaileek
Maider LETURIAGA

Antolatzaileen arabera, goizean goizetik sektore industrialeko enpresen %56a zegoen geldirik. Bertoko enpresa handien artean Indar, CAF eta GKN izan ziren lehen orduetatik greban bildu zirenak hainbaten artean; baita Orkli, Irizar eta Fagor kooperatik tartean, besteak beste. Beste sektoreetan ere parte-hartze handiarekin jarraitu zuten greba orokorra.
Irakaskuntza arloan, grebak %75eko jarraipena izan zuen zentro publikoetan, eta %85ekoa haurreskoletan sindikatuen arabera. Euskal Herriko Ikastolei dagokienez gehiengoak itxi zituzten beraien ateak, eta Unibertsitateek %10era jetsi zituen bere zerbitzuak. Beste zenbait sektoretan,- Osakidetzan edo eta garraio publikoetan, esaterako-, zerbitzu minimoak eskaini zituzten egunean zehar. Sindikatuek, orokorrean, oso "eraginkortzat" jo dute zerbitzuek izan zuten jarraipena.
Mobilizazioei dagokienez, hiriburuetan deituriko manifestazioan milaka langile bildu ziren; baita sindikatuetako buruak ere "EH murrizketarik ez. Lan eta giza eskubideengatik" pankartarekin lelopean. Besteak beste, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABekoa eta Josu Balmaseda ESK sindikatukoak hartu zuten parten Bilboko manifestazioan.
Istiluak hiriburuetan
Iruñea eta Bilboko kaleetan, ordea, martxek ez zuten lasaitasuna gorde uneoro. Bi hiriburuetan Ertzaintza zein Polizia oldartu eta istiluen aurkako materialekin esku hartu baitzuten milaka jenderen aurrean. Gomazko pilotakin eta kolpeekin erasotuak izan ziren manifestaziora gerturatu ziren zenbait herritar. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, guztira 19 zauritu eta 19 auziperatu zituzten egunean zehar.
LABek aditzera eman duenez, Greba Orokorrean polizien indarkeria eta eskubide urraketak pairatutako herritarrek mobilizazioak eta salaketa judizialak jarriko dituztela iragarri dute. Lehenengo mobilizazioa urriaren 12rako deitu dute "Barcina-Morras-Alba dimisión! Utzi bakean langileria! Gastos policiales para escuela y hospitales" lelopean 12:00etan Iruñeako Vinculo Plazatik abiatuta.
Eguerdiko manifestazioa Iruñean

Iruñeako kaleetan polizien erasoa manifestazioan zeuden herritarren aurka
2012/09/18
Bizkaiko Kanpuseko kiroldegiko BEZ-a %8tik %21era igoko da urrian
Maider LETURIAGA ANGOITIA
Hurrengo hilabeteetan BEZak izango duen igoera ere atzemango dute aurten Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko kanpuseko kiroldegia erabiltzen duten ikasle eta
bezeroek. Izan ere, zergak %8tik %21erako igoera izango duela nabarmendu du
kiroldegiko harreragilea den Unai Ormaetxea. Nahiz eta, bezeroengan oraindik
eraginik antzeman ez duen "ikusteko asko" dagoela adierazi du Ormaetxeak.
"Ikasleengan ez dakit, baina arratsaldeetan kanpotik etortzen diren
bezeroek nabarmen igarriko dute prezioen igoera" izan dira Ormaetxearen
hitzak.

Hala ere, zenbat ikasle kexu agertu dira kiroldegiko kuotaren igoera dela
eta. “Ez da soilik kiroldegiko prezioen igoera izango – adierazi du Peio
Arrizabalaga Geologiako ikasleak – honaino etortzeko autobusen prezio altua ere
kontuan hartu behar da”. Ikasle asko suminduta agertu dira; “ekonomia jasaten
ari den zerga igoerak eragin zuzena du gizarte osoan; autobusetan eta
kiroldegietan izan bada ere, laster nabarituko dugu matrikuletan ere igoera”
esan du Leire Ruiz Arte Ederretako ikasleak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)